PinPulKa?

2007ko urrian sortu den Pinpulka, Errobi Elkargoaren baitan karrika antzerkiaren hedatzeko elkarte bat da, promozioa eginez eta ikuskizunen antolakuntzan lagunduz.

Horrek erran nahi du :

  • Alde batetik gauldiak antolatzen dituela, berak edo eremu hortako kultur elkarte batzuekin uztartuz.
  • Bestalde, Herriko etxe, enpresa, pesta komite eta beste kultur elkarteeri, ikuskizunen antolatzeko laguntza ekarriz, bere zerbitzuak proposatzen ditu:

  • HARREMANETARAKO LAGUNTZA, ikuskizun proposamenak eginez, antzerki taldea eta antolatzailearen arteko lotura eginez (disponibilitateak, prezioak, teknika eta harrera),
  • KONTSEILUA, antzerki, leku, egunen hautatzen lagunduz, nahiaren arabera (norentzat, zertako, noizko),
  • JARRAIPEN TEKNIKOA, emanaldi aitzineko antolakuntza fasean, lotura eginez antolatzaile eta antzerki taldearen artean. Teknika eta harrera baldintzak egokiak direla segurtatzeko antolatzailea lagunduz.

 

Parte hartzeko asmoa? Laguntzaile, partaide edo dirustatzez ? egin daiteke!

PinPulKa elkartea
Aguerre-Gloaguen etxea
64 250 EZPELETA
pinpulka@gmail.com