JokozKanpo

Ekainaren 2an larunbatarekin Ezpeletan !

#### Egitaraua osoa azpian edo deskargatzeko Jokoz Kanpo#9_Flyer2018

AZKEN IKUSGARRIA 21:30 / ZAZPI SENIDEKO (Axut!, ArteDrama & Le Petit Théâtre de Pain)
Euskarazko antzerkia (1:10)
Denentzat 12 urtetik goiti

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun eta Manex Fusch oholtzan.

HORI AINTZIN…

DEUX SECONDES (La Compagnie du Petit Monsieur)
Pailasoa (30 min)
Denentzat
Teknologiak eguneroko tresnak hobetzen ditu… omen… Durand jaunak hori deskubrituko du… Hala
uste du baina deskubritzeko orde jasan beharko du… Asma zazue ze tresnekin tira birak ukan
ditzazkeen, segur baigira zuek ere, noizbeit, halakoak jasan dituzuela !

 

L’élecTronik JâZe! (Martintoutseul) – Antzerkia musikala frantsesez (60 mn)
8 urtetik goiti

Martin jauna, zentzugabekeriaren maisua, bere sorkuntza berriaren aurkeztera dator : gizakien
dardarikak biltzen ta zabaltzen dituen infernuetako mekanika ! Ez izitu ta gozatu !

 

 

 

 

 

 

SOKA (Bilaka – IDB) – Dantza

Dantza (20 min)
Denentzat

Koreografia: Jon Maya & Pantxika Telleria
Arthur Barat, Cybèle Damestoy, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Txomin Iturriria, Nathalie Vivier dantzan
eta Julen Achiary perkusioetan

Kukai konpainiak Soka sorkuntza atera zuenetik kasik hamar urte berantago Bilakako dantzarieri eta Julen Achiary perku joileari transmititzen zaie. Haria ez da eten. Euskal Herrian, gizakiak dantzan elkartzen segitzen du.

Kalea edo plaza pertsonen arteko elkargunea da. Soka ere bi euskal sortzaile garaikideren elkarketaren fruitua da : Jon Maya eta Pantxika Telleria. Herrikoi eta garaikide dantzen arteko ikerketa lan mamitsu baten bidez euskal herrian hain arrakastatsuak diren Soka dantza edo soka moduan egindako dantzak galdezkatu dituzte. Lan hortatik 5 dantzari eta perkusio joile batentzako pieza bat sortu dute.
Kukai konpainiak Soka sorkuntza atera zuenetik kasik hamar urte berantago Bilakako dantzarieri eta Julen Achiary perku joileari transmititzen zaie. Haria ez da eten. Euskal Herrian, gizakiak dantzan elkartzen segitzen du.

BOKALE BRASS BAND – Txaranga
New Orleans txaranga (30 min)
Denentzat

New Orleans hiriko gau erotsuen giroa deskubritzeko prest ? Bokale Brass Band bai ! Funk, Soul,
Swing, Afrikar eta irletako erritmoekin bat egitera gomitatzen zaituzte !

TANGO (Jour de Fête Cie)

Pieza laburra helduentzat 20 min
Testua : Patricia Zangaro
Zuzendaritza : Ludo Estebeteguy
Charlotte Maingé & Francisco Dussourd -ekin

Gizon bat eta emakume batek lengoaiari esker dantzaren mugimenduak eraikitzen dituzte. Eta dantzatzen duten tangoa-k mindutzen ditu generoen arteko den harremanaren eragingarri bipilenak. “Tango” duelu sexuala da.

 

 

 

SOINU TTIKI

Soinu Ttiki elkarteak Triki, Pandero ta Alboka kurtsoak proposatzen ditu Ezpeletan adin guzietako
musikarientzat. Hor izanen ditugu karrika eta bazter guzien alaitzeko !